EIHERA
Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatiba da. Ikuspegi feministatik, landu nahi den errealitateari erreparatuz, herri-prozesu eraldatzaileak, pedagogia feministak, LGTBI+ diagnostiko eta ekintza planak, gizonekin lanketak, esku-hartzeak eta parte-hartze prozesuak lantzen ditugu, besteak beste.
Eskaintzak
LGTBI+ POLITIKAK
LGTBI+ lanketa berezitua, herri, eragile, erakunde edo esparru zehatzetan. Proiektu hauek, fokua LGTBI+ komunitatean ez ezik, sexu-askatasun ulertzeko dugun modu eta ezinetan ere jartzen du. Helburu nagusia, LGTBI+fobiarik gabeko herri bat eraikitzeaz harago, sexu-aukera eta identitateak modu askean bizi eta garatzeko jendarte bat lantzea izango da. Diagnostikoak eta ekintza planak.
HERRI FEMINISTAK
Herri-mailan garatzen ditugun eraldaketa prozesuak dira. Ikuspegi feminista edota LGTBI+ batetik, lanketa berezituak abiatzen ditugu, non oinarrian, herritarrak, bertako eragileak, gizarte sektoreak eta erabilera espazioak dauden. Lanketa errotik egiten dugu eta parte-hartze zuzena zein instituzioekin elkar-lana sustatzen ditugu. Helburua, herri bat berdinzalea, feminista eta justuago bat nahi badugu, bertako herritar, eragile eta instituzioak, halakoak izateko erraminta eta dinamikak sustatzea da.
ESKOLAK IRAULIZ
Bestelako esparruetan gertatzen den moduan, hezkuntza sisteman ere ematen dira generoaren araberako botere-harreman eta forma ezberdineko jarrera sexistak ere. Ezinbestekoa da beraz, gaztetatik hauek modu zehatzean lantzea. Ikasgela barruan, oro har, indarkeria matxista prebenitzeko saioak, LGTBI+fobia lantzekoak, maiatsun erromantikoa, neska eta mutilekin tratamendu berezituak, talde-harremanak… jorratzen ditugu. Halaber, irakasle, ikastetxeko langile eta gurasoekin ere lanketak egiten ditugu.
GIZONEKIN ZER?
Jendarte berdinzale eta feminista baten bidean, garrantzitsua da gizonekin bertan duten posizia landu, berpentsatu eta eraldatzea. Maskulinitateak suposatzen duen botereaz jabetzea ezinbestekoa da, baina perspektiba estrukturala lantzeaz gain, maila pertsonal eta kolektiboan eragindako eta erreproduzitutako botere eta indarkeriari ere erreparatuko diogu.
EIHERA PLAZA
Eiheran komunitatearekin lan egiten dugu eta komunitatetik edaten dugu. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua da ezagutzak partekatu eta inguruan lanean ari direnen ekarpenak partekatzeko espazio bat sortzea. Horretara dator Eihera Plaza, LGTBI+ eta ikuspegi feministatik egiten ari diren lanak aurkeztu, eztabaidatu edota komunean jartzeko espazio bat sortzera.
ERAGILE SOZIALAK
Herri prozesuen barruan sarri, baina baita modu bereiztuan ere, gazteekin egiten ditugun lanketa espezifikoak. Eiheratik, gazteak eraldaketarako motore eta gako gisa ulertzen ditugu. Horregatik, haien parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela ikusten dugu eraldaketa eta etorkizun feminista bat eraikitzera bidean. Horregatik, haien errealitateekin zerikusi zuzena duten lanketak egiten ditugu, haien errealitatera egokitu ez ezik, haien errealitatetik eragin dezaten.
PROIEKTUAK
2023ko MEMORIA