ESKAINTZAK
LGTBI+ POLITIKAK
LGTBI+ lanketa berezitua, herri, eragile, erakunde edo esparru zehatzetan. Proiektu hauek, fokua LGTBI+ komunitatean ez ezik, sexu-askatasuna ulertzeko dugun modu eta ezinetan ere jartzen du. Helburu nagusia, LGTBI+fobiarik gabeko herri bat eraikitzeaz harago, sexu-aukera eta identitateak modu askean bizi eta garatzeko jendarte bat lantzea izango da.
- LGTBI+ diagnostiko eta ekintza planak udalekin.
- Formakuntza puntualak.
- Esparru formal eta ez-formaletan lanketak.
ESKOLAK IRAULIZ
Bestelako esparruetan gertatzen den moduan, hezkuntza sisteman ere ematen dira generoaren araberako botere-harreman eta forma ezberdineko jarrera sexistak ere. Ezinbestekoa da beraz, gaztetatik hauek modu zehatzean lantzea. Ikasgela barruan, oro har, indarkeria matxista prebenitzeko saioak, LGTBI+fobia lantzekoak, maiatsun erromantikoa, neska eta mutilekin tratamendu berezituak, talde-harremanak… jorratzen ditugu. Halaber, irakasle, ikastetxeko langile eta gurasoekin ere lanketak egiten ditugu
- DBH eta Batxillergo ikasleekin lanketak.
- Maila guztietako irakasle eta gurasoekin.
- Eskola bakoitzaren berezitasun, kezka eta beharrei egokitutako proposamena.
EIHERA PLAZA
Eiheran komunitatearekin lan egiten dugu eta komunitatetik edaten dugu. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua da ezagutzak partekatu eta inguruan lanean ari direnen ekarpenak partekatzeko espazio bat sortzea.
Horretara dator Eihera Plaza, LGTBI+ eta ikuspegi feministatik egiten ari diren lanak aurkeztu, eztabaidatu edota komunean jartzeko espazio bat sortzera.
HERRI FEMINISTAK
Herri-mailan garatzen ditugun eraldaketa prozesuak dira. Ikuspegi feminista edota LGTBI batetik, lanketa berezituak abiatzen ditugu, non oinarrian, herritarrak, bertako eragileak, gizarte sektoreak eta erabilera espazioak dauden. Lanketa errotik egiten dugu eta parte-hartze zuzena zein instituzioekin elkar-lana sustatzen ditugu. Helburua, herri bat berdinzalea, feminista eta justuago bat nahi badugu, bertako herritar, eragile eta instituzioak, halakoak izateko erraminta eta dinamikak sustatzea da.
- Epe ertain-luzeko prozesuak,
- Herri bakoitzaren errealitatera egokitu eta zehazki diseinatuak.
- Esperientzia luzea halako prozesuetan.
ERAGILE SOZIALAK
Herri prozesuen barruan sarri, baina baita modu bereiztuan ere, gazteekin egiten ditugun lanketa espezifikoak. Eiheratik, gazteak eraldaketarako motore eta gako gisa ulertzen ditugu. Horregatik, haien parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela ikusten dugu eraldaketa eta etorkizun feminista bat eraikitzera bidean. Horregatik, haien errealitateekin zerikusi zuzena duten lanketak egiten ditugu, haien errealitatera egokitu ez ezik, haien errealitatetik eragin dezaten.
- Epe ertain-luzera prozesuak.
- Jardunaren errebisio feminista zein LTBGIa.
- Formakuntza puntualak.
- – Generoa deseraikitzen.
- – Oinarri feministak ipintzen.
- – Genero identitateak eta aniztasun afektibo-sexuala.
- – Komunikazio ez-sexistarantz.
GIZONEKIN, ZER?
Jendarte berdinzale eta feminista baten bidean, garrantzitsua da gizonekin bertan duten posizia landu, berpentsatu eta eraldatzea. Maskulinitateak suposatzen duen botereaz jabetzea ezinbestekoa da, baina perspektiba estrukturala lantzeaz gain, maila pertsonal eta kolektiboan eragindako eta erreproduzitutako botere eta indarkeriari ere erreparatuko diogu.
- Genero sistemaren oinarriak.
- Maskulinitatea eta desboterea.
- Heteroaraua eta praktika afektibo-sexualak.
- Jabekuntza eta desboteretzea.