Hirugarren ikasturtez, Lasarteko Oriarte BHIn lanketa egiten dihardugu. Proiektu berezia da, hain zuzen, zeharlerrotasuna oso presente baitago. Horregatik, lanketa berezitu eta sakonak egiteko aukera izan dugu, bai irakasleekin haien genero-hezitzaile alderdia landuz eta baita ikasleekin ere, haiek hartzaile huts izatetik berdinen arteko transmisioa landuz.