Lege Oharra
Identifikazioa eta Titulartasuna
Informazio-gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI) 10. artikulua betez, titularrak bere identifikazio datuak azaltzen ditu.
Eihera Koop Elkarte Txikia
IFK zenb.: F75237065
Helbidea: Deba Ibaia 2, 1 esk. 20012 Donostia
Helbide elektronikoa: eihera@eihera.eus
Web orria: https://www.eihera.eus
Erabilera-baldintzak
Webgunea erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dizu, eta orri hauetan sartutako klausula eta erabilera-baldintza guztiak erabat onartzea dakar:
Klausula eta baldintza horiekin guztiekin ados ez bazaude, webgune hau erabiltzeari uko egingo diozu.
Webgune honetara sartzeak ez du esan nahi inola ere Eihera Koop Elkarte Txikiarekin (aurrerantzean, Eihera) harreman komertzialik hasi denik.
Webgune honen bidez, Eiherak aukera ematen dizu Titularrak edo haren laguntzaileek Internet bidez argitaratu dituzten hainbat eduki eskuratzeko eta erabiltzeko.
Horretarako, webguneko edozein eduki legez kanpoko xedeekin EZ erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu, zeinak lege ohar honen edo indarrean dagoen legediaren arabera debekatuak dauden; hala nola hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dietenak, edo, edozein modutan, edukien, ekipo informatikoen, edo dokumentu eta artxiboen erabilera normala kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo eragotzi dezaketenak. Horiek, Eiherarenak edo hirugarrenei kontratatuak izanda ere.
Segurtasun-neurriak
Titularrari ematen dizkiozun datu pertsonalak datu-base automatizatuetan edo ez automatizatuetan biltegiratu ahal izango dira, eta horien titulartasuna Eiherak bakarrik izango du. Eiherak bere gain hartzen ditu datu-babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera datu horietan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten neurri tekniko, antolamenduzko eta segurtasun-neurri guztiak.
Hala ere, jakin behar duzu Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, Titularrak ezin duela bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo horietan dauden dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, nahiz eta elementu horiek egotea saihesteko, Titularrak, beharrezko bitarteko guztiak jarri eta segurtasun-neurri egokiak hartu.
Datu pertsonalen tratamendua
Titularrak datu pertsonalen tratamenduari buruz jasotzen duen informazio guztia Pribatutasun Politikako orrian kontsulta dezakezu.
Edukiak
Titularrak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik eskuratu ditu webgunean dauden informazioa, multimedia edukia eta materiala, baina, nahiz eta jasotako informazioa zuzena dela ziurtatzeko arrazoizko neurri guztiak hartu dituen, titularrak ez du bermatzen zehatza, osoa edo eguneratua denik. Eiherak espresuki uko egiten dio webgune honen orrietako informazioan akats edo hutsegiteren bat egoteagatik sortutako erantzukizunari.
Debekaturik dago legez kanpoko edo legez kontrako edukiak, birus informatikoak edo, oro har, titularraren edo hirugarrenen eskubideak ukitzen edo urratzen dituzten mezuak webgunearen bidez transmititzea edo bidaltzea.
https://www.eihera.eus-en edukiak informatzeko baino ez dira, eta inola ere ez dira erabili behar salmenta-eskaintzatzat, erosketa-eskaintzatzat edo beste edozein eragiketa egiteko gomendiotzat, berariaz hala adierazten ez bada.
Eiherak eskubidea du https://www.eihera.eus-en edukia, estekak edo webgunearen bidez lortutako informazioa aldatzeko, bertan behera uzteko edo murrizteko, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.
Eihera ez da webguneko informazioa Titularraren sare sozialetan erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteen erantzule.
Cookien erabilera
Cookien Erabilera orrian, cookieak bildu eta tratatzeko politikari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu.
Beste webguneetara sartzeko estekak
Titularrak hirugarrenen webguneetarako sarbidea eman diezazuke, esteken bidez, Interneten beste informazio-iturri batzuk badaudela jakinarazteko.
Beste webgune batzuetarako esteka horiek ez dira, inola ere, helburuko web orriak bisitatzeko iradokizun edo gomendio bat, titularraren kontroletik kanpo baitaude; beraz, Eihera ez da esteka bidez lotutako webguneen edukiaren erantzule, ez eta estekak jarraitzean lortzen duzun emaitzaren erantzule ere.
Era berean, Eihera ez da egiten sarbidea ematen dizuten webguneetako esteken erantzule.
Lotura ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, Eiheran eta lotura ezartzen den lekuaren jabearen arteko harremanik dagoenik, ezta Titularrak bere eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
https://www.eihera.eus helbideko esteka batetik kanpoko webgune batera sartzen bazara, beste webgunearen pribatutasun-politika irakurri beharko duzu, webgune honekin ezberdintasunak egon baitaitezke.
Jabetza intelektuala eta industriala
Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
Webgune honetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira: Eiheraren aldez aurreko idatzizko baimenik gabe debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, etengabe biltegiratzea eta zabaltzea, baita helburu publiko edo komertziala duen beste edozein erabilera ere.
Erantzukizuna mugatzea
Eiherak ez du inolako erantzukizunik Interneten eskaintzen diren zerbitzu edo edukien etendurarik edo funtzionamendu okerrik bada, arrazoia edozein dela ere. Era berean, Titularrak ez du bere gain hartuko sarea erortzeagatik, erorketa horien ondorioz negozio galerak izateagatik, argindarra aldi baterako eteteagatik edo titularrarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik sor dakiokeen zeharkako beste edozein kalterengatik erantzukizunik.
Webgunean dagoen informazioan oinarrituta erabakiak edo/eta ekintzak hartu aurretik, jasotako informazioa beste iturri batzuetatik egiaztatzea gomendatzen dizu Titularrak.
Kontaktua
Lege-ohar hauei buruzko zalantzarik baduzu edo webgune honi buruzko iruzkinik egin nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: eihera@eihera.eus.